Antzerkia

Lehman Trilogy

Sei musikari-aktorek kapitalismo modernoaren deribari buruzko kontakizun dibertigarrian sartuko gaituzte

2018ko urriaren 20tik 21ra

Lehman Trilogy gure garaiaren kronika aparta da, Italiako Stefano Massini dramagileak egina, eta Europa osoan zehar arrakasta handiarekin antzeztua. Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendariak muntaketa hau eskaintzen digu orain gazteleraz. Obran, Lehman familiako hiru generazioren historia kontatzen da. Henry Lehman-ekin hasiko da, ganadu-merkatari judu baten seme zaharrenarekin; 1844. urtean Bavieratik irten eta AEBetara iritsi zen amerikar ametsaren bila, eta 2008an Lehman Brothers-en erorketara bitarte iritsiko da, inbertsio-banku handienetarikoarena. Gertaera horren ondorioz, munduan finantza-krisi okerrena sortu zen, eta oraindik ere haren ondorioak jasaten ari gara.

120 pertsonaia baino gehiago agertuko dira gure begien aurrean sei musikari aktoreren eskutik, bidaia zoragarri eta dibertigarrian. Bidaian, umorearen eta kontakizunaren bitartez, kapitalismo modernoaren eraikuntza eta deribaren etapa ezberdinak kontatuko dizkigu, tonu garratz eta ironikoarekin, eta, aldi berean, aroma pedagogiko eta kritikoarekin, publikoa ekonomiaren gorabeheretan sartuaz.


Taldea


Sestetorako balada 3 ekitalditan

Stefano Massini-rena

Bertsioa eta zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta

Antzezleak: Pepe Lorente, Víctor Clavijo, Darío Paso, Litus Ruiz, Aitor Beltrán eta Leo Rivera

Eszenografia: Curt Allen Wilmer (AAPEE) Dedos estudioarekin

Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo (A.A.I

Jantziak: Elda Noriega

Bideoa eta soinua: Joe Alonso

Musika-zuzendaritza: Litus Ruiz

Musika-konposizioa: Litus Ruiz

Kantu eta dantza aholkularia: Óscar Martínez / Xenia Reguant

Produkzio-zuzendaria eta Produkzio exekutiboa: Nuria-Cruz Moreno

Produkzioa: Barco Pirata producciones teatrales.

 

Saioak

Urriak 20. 19:30 

Urriak 21. 19:00 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25tik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

2 ordu eta 55 minuto /Atsedenaldiarekin

TOP