Antzerkia

LECTURA FÁCIL

Cristina Moralesen eleberriaren egokitzapena

Desgaitasunaren kontzeptua hankaz gora jarri eta bizidun orok bere burua gobernatzeko duen eskubidea aldarrikatzen du.

2023ko otsailaren 04tik 05ra

Lau emakume tutoretzapean jarri dituzte ongizate-zerbitzu publikoek. Haietako batek ihes egin du, eta epaile bat du atzetik. Istorio benetan komiko eta tragikoa da, non gorputza baita guztiaren erdigunea, zapalkuntzaren lekua eta emantzipatzea ahalbidetzen duen toki bakarra.

Lectura fácil Cristina Moralesen izen bereko eleberriaren antzerkirako moldaketa da. Testuak Narratibako Sari Nazionala jaso du, eta dagoeneko hamabigarren edizioa argitaratu da. Liburutik eszenatokira igarotzean bere ahalmen sukoiari eutsi behar dio lehergailuak. Izan ere, bonba bat da testua, desgaitasunaren kontzeptua hankaz gora jartzeko eta bizidun orok bere burua gobernatzeko duen eskubidea aldarrikatzeko diseinatua, eta sistema bera helburu duena, zeinak ez baitu onartzen ahultasuna baldintza unibertsal gisa eta bizitzaren edozein adierazpen banatzen baitu gai denaren eta ezgai denaren artean, tutorearen eta tutoretzapekoaren artean, menderatzailearen eta menderatuaren artean.

Ezintasun organikoez harago, ezgaitasun politikoaz hitz egiten du testuak; alegia, gutako gehienok gure bizitza baldintzatzen duten erabaki handietan (hau da, gure bizitzan) parte hartzeko modurik ez dugun gizarte batean bizitzeak dakarren ezgaitasunaz.

Ikuskizun honek sexu eszena esplizituak ditu.
Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat.


Taldea


Zuzendaritza eta dramaturgia: Alberto San Júan
de Cristina Morales Lectura fácil liburuan oinarrituta
Antzezleak: Estefanía de los Santos, Carlota Gaviño, Pilar Gómez, Anna Marchessi, Marcos Mayo, Desiree Cascales, Pablo Sánchez
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Raúl Baena
Soinu-diseinua eta soinu-espazioaren diseinua: Fernando Egozcue
Mugimendua (Iniciativa Sexual Femenina): Elisa Keisanen, Elise Moreau
Zuzendari laguntzailea: Anna Serrano
Argiztapeneko laguntzailea: Eduardo Vizuete
Produkzio exekutiboa: Macarena Garcia
Produkzio-zuzendaritza: Josep Domènech
Banaketa: Charo Fdz. Insausti Produkzioa: Bitò y Centro Dramático Nacional

Saioak

4 - 19:00.

5 - 19:00.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP