LAVINIA
Intriga, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia eta natura ditu hizpide istorioak, eta liskarra, ez-egitetik.
LAVINIAREN ESTREINALDIA ATZERATU EGINGO DA
Bilbo, 2023ko martxoaren 22a.- Arriaga Antzokiak jakinarazten du, tamalez, atzoko entseguan aktoreetako batek min hartu zuela. Azkar sendatzea opa diogu, baina adierazi behar dugu atzeratu egin behar izan dugula Lavinia antzezlanaren estreinaldia. Gaztelaniazko estreinaldia gaurko zegoen aurreikusita, asteazkenerako, eta euskarazkoa, berriz, biharko, ostegunerako.
Zorionez, Arriaga Antzokiaren eta Kabia Teatro konpainiaren arteko elkar ulertze onari esker, Lavinia antzezlana denboraldi honetan bertan oholtzaratu ahal izango da Arriagan, zehazki, maiatzaren 22an, euskaraz, eta maiatzaren 24an, gaztelaniaz. Aste honetako emanaldietarako erositako sarrerek data berri horietarako balioko dute.
Edonola ere, inork bere sarrera itzuli nahi badu, lehenbailehen egin dezala eskatzen dugu, horretarako ditugun ohiko bideak erabiliz. Txarteldegian erosi zutenek leihatilan bertan edo Informazio Bulegoko 944792036 telefonora deituz eskatu beharko dute dirua itzultzeko. Sarrera online erosi eta dirua itzultzea nahi dutenek informacion@teatroarriaga.eus helbidera idatzi beharko dute itzulketa eskatzeko, eta erosketa egiterakoan beren helbide elektronikoan jaso zituzten sarrerak erantsi beharko dituzte. Dirua automatikoki itzuliko da sarrerak erosteko erabilitako txartelera.
Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du, gukbezalaxe. Baina, kontua da poeta batek “idatzi egin” zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia. Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu.
Intriga, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia eta natura ditu hizpide istorioak, eta liskarra, ez-egitetik. Emakume azkarra eta patxadatsua da, inguruko botereak menderatzea lortu duena. Gazteak bere sekretua kontatuko digu, bere existentzia aldarrikatuta, azkenean, zuongana iristeko, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro behar izan bada ere.
Taldea
Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor.
Zuzendaritza musikala: Bettina Aragón Hillemann.
Antzezleak: Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Iñaki Urrutia.
Soinu-giroa: Itziar Madariaga.
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: David Alkorta (A.A.I.).
Zuzendari laguntzailea: Raira Rosenkratz.
Ahots-aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal.
Coach eta Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo.
Kartela: Oskar Luko.
Argazkiak: Asier Corera.
Ekoizpena: Kabia Teatro.
Banaketa: Kabia Teatro & Nuria Hernando.
Laguntzailea: Teatro Arriaga
Saioak
ATZERATUTA
22 - 19:30h.Estreinaldia euskeraz
24 - 19:30h.Estreinaldia gaztelainaz
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: