Antzerkia

LAS QUE FUERON SILENCIO

Alberto Iglesias

Askatasuna eta duintasuna kendu nahi izan zizkieten emakumeei eta isilean bizi behar izan zuten pertsona guztiei eginiko antzerki-omenaldia.

2023ko martxoaren 02tik 05ra
Sarrerak erosi

Josefina, Magdalena, Dolores Isabel, Rosario… Horiek dira protagonisten izenak. Niretzat, benetako heroiak dira: bizimodu guztiz latza izan zuten askotariko emakumeak, gertatu zitzaiena merezi ez zutenak eta inoiz justizia egin ez zaienak. Talde honek, dramaturgiaren bidez frankismoaren aurkako erresistentziaren zelula txiki bat bezala sortuak, bere ahotsa entzunarazi nahi du inork entzun nahi ez duen lekuetan. Horixe da haien zeregina, haien gatazka eta haien drama.

Eta zergatik idatzi hau? Ez al zen hobe izango orrialdea pasatzea, isiltasunean moldatzea eta hori guztia atzean uztea? Inoiz ere ez. Batzuetan isilik egotea gezurra esatea baita. Eta oraingoan ere hitzak bidea ireki behar du, oihala altxatu eta zauriak azaleratu, aireak zauri horiek senda ditzan eta, horrela, historiaren haragia ustel ez dadin, hori gure oraina kondenatzea izango bailitzateke. Ikusten ari gara. Bizitzen ari gara. Deitoratzen ari gara. Hitz egitea, esandakoa errepikatzea, barruraino sartu arte, hezurrek ulertu arte. Horixe da Oroimenaren Ama horien zeregina. Jakinda orduan, eta orduan bakarrik, hartu ahalko dugula arnasa askatasunez.

Alberto Iglesias

Estrenaldi Arriaga Antzokian.


Taldea


Zuzendaritza: Javier Hernández-Simón.
Dramaturgia: Alberto Iglesias.

Antzezleak: Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina, Unai Izquierdo.

Escenografia: Gorka Martín.
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: Alaine Arzoz.
Soinu-espazioa: Álvaro Renedo Cabeza.
Diseinu grafikoa: Gheada.
Zuzendaritza laguntzailea: Jon Ander Ribote.
Mugimenduaren aholkuak: Josu Garate.

Ekoizpenaren kudeaketa: Lucía Lasarte.
Ekoizpen laguntzaileak: Carmen San Esteban, Itxaso González.

Marea Teatroren ekoizpena, Teatro Arriagaren lankidetzarekin.
Koprodukzioa: Harrobia Eskena.
Arabako Foru Aldundia, Emakunde, Kurtzio Kultur Etxea Sopelana eta Teatrolari Escuela de Teatro de Navarraren laguntzarekin.

Eskerrak: Ramón Ibarra, David Hernández, Eduardo Lasarte, Ana Martinez de Guereñu, Teresa Lasarte.

Saioak

2 - 19:30h.

4 - 19:00h.

5 - 19:00h.

Prezioa

11€ - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP