Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

ANTZERKIA-ANTZEZTOKIAN

Brays Efe aktore ospetsua komedia dibertigarri eta adimentsu honen protagonista dugu, krisi pertsonalen ingurukoa eta maite dugun jendearengatik zer egiteko gai garen azaltzen duena. 2013. urtean Ludlowko Fringe Festival-ean estreinatu zen  eta ordutik merkatu anglosaxoia konkistatu duen «Every Brilliant Thing» lanaren gaztelaniazko bertsioa dugu, Sixto Paz eta El Terrat Arriagara ekartzeko arduradunak izanik.

Zazpi urte dituzu. Ama ospitalean dago. Aitak «ergelarena» egin du eta zoriontsu izatea zaila egiten zaio. Beraz, mundu honetako gauza ikaragarrien zerrenda egingo duzu: izozkiak, ur-gerrak, lotara joateko ordua pasatu denean telebista ikusten uztea, kolore horia, gauza marradunak, errusiar mendiak, jendeak estropezu egiten duenean… Zerrenda kuxinean utzi eta laster bizitza hartuko du.


Taldea


Antzezlea: Brays Efe
Egilea: Duncan Macmillan
Itzulpena: Adriana Nadal
Zuzendaria: Pau Roca
Eszenografia eta argiteria: Paula Bosch
Zuzendariaren laguntzaileak: Iñaki Mur, Alba Sáez
Produkzio exekutiboa: Mercè Puy, Adriana Nadal
Produkzioa: Jan Vilanova, Rosa Domingo
Banaketa: Fran Ávila

Saioak

19:30 h.

Prezioa

21 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

60 minutu

TOP