Antzerkia - Agertoki irekia

LAS BINGUERAS de Eurípides

Ikuskizunaren egilea: Las Niñas de Cádiz

Bizitzari aurrez aurre begiratzen diote 50 urteen langa igaroa duten emakume hauek.

2022ko irailaren 22a

Auzo zahar batean erdi-ezkutuan dagoen lokal bateko bingo klandestino batean elkartzen da emakume-talde bat, pertsonaia misteriotsu bat, Dionisia, buru dutela. Funtsean, aitzakia bat baino ez da jokoa: elkartzeko, askaltzeko, elkarri norberaren gorabeherak azaltzeko, pozak eta kezkak partekatzeko, eta bizimodu triste eta aspergarri batetik ihes egiteko aukera. Baina polizia temati batek ez ditu bakean uzten, eta beti egoten da zelatan, bingoa ixteko prest, legez kanpokoa omen da eta. Emakumeak, berriz, bingoari zabalik eusten saiatzen dira. Zenbait sorpresa eta ustekabeko topaketa direla medio, amaiera tragikoa eta basatia izango du egoerak, Euripidesen Bakanteak obran bezala.

Las Niñas de Cádiz taldearen azkeneko ikuskizuna dugu Las bingueras de Eurípides. El viento es salvaje lanean (2020ko Ikuskizun Berri Onenaren Max Saria), Calderónek hain estimatua zuen aukeramenaren gaia jorratu zuen konpainia horrek; Las binguerasen, berriz, ikuspegi apoliniarraren eta bakotarraren arteko betiereko borroka. Hain ohikoa eta, aldi berean, hain zoroa den mundu horretaz mintzo zaigu testu berri hau, non arazorik gabe uztartzen baitira bizitzaren alde samurra eta basatia. Egiazki punkyak eta maitagarriak dira 50 urteen langa jada igarota bizitzari aurrez aurre begiratzen dioten emakumeok, alde batera utzirik konbentzioak, ongia eta gaizkia. Otzanak dirudite, baina sakonki errebeldeak dira.


Taldea


Egilea: Ana López Segovia.
Zuzendaritza: José Troncoso.
Antzezleak: Alejandra López, Teresa Quintero, Rocío Segovia, Ana López Segovia, José Troncoso y Fernando Cueto.
Jantzien diseinua: Miguel Ángel Milán.
Argiztapenaren diseinua: Agustín Maza.
Irudia: Ideólogo.
Argazkia eta bideoa: Susana San Martín.
Produkzioa: Las Niñas de Cádiz.

Saioak

22 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP