Antzerkia

LAS AMISTADES PELIGROSAS

Christopher Hampton

Maitasuna arma bihurtzen da botere-, manipulazio- eta desio-jokoaren barruan.

2027ko urtarrilaren 15tik 17ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Christopher Hamptonen antzezlana da Las amistades peligrosas, Choderlos de Laclosen izen bereko eleberrian oinarritua. Eleberria 1782an argitaratu bazen ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu: nagusikeria, onespena edo diruak nola lortzen duen, zoritxarrez, ia dena erostea. Antzezlanak erakusten du nola klaserik boteretsuenak gai diren gutxien dutenekin inpunitate osoz jolasteko, eta nola sexuak eta jabe izateko beharrak gidatzen dituzten, askotan, gure bizitzak. Sentimenduen manipulazioa eta maitasuna arma gisa erabiltzea gaur-gaurko gaiak dira, XVIII. mendean ziren bezalaxe. Horrela, gertatu denaz eta gertatzen ari denaz hitz egiten du lan honek.

Valmont eta Merteuil, protagonistak, bi pertsonaia liluragarri eta «galga moralik gabeak» dira —Jean Paul Sartrek definitu zituen bezala—. Alderdi askotan ez dira gehiegi urruntzen egungo hainbat pertsonarengandik —hor ditugu, esaterako, Jeffrey Epstein eta Ghislaine Maxwell, azken urteetan eskandaluz eskandalu dabiltzan bi pertsona ospetsu aipatzearren—.


Taldea


Egilea: Christopher Hampton.
Moldaketa: Curro Novallas, David Serrano.
Zuzendaritza: David Serrano.
Antzezleak: Roberto Enríquez, Pilar Castro, Ángela Cremonte, Carmen Balagué, Ivan Lapadula, Lucía Caraballo.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo.
Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda.
Jantzien diseinua: Elisa Sanz.
Soinuaren diseinua: Luis Miguel Cobo.
Ekoizpena: Producciones Come y calla.

Saioak

15/01/2027 19:30 h.
16/01/2027 19:00 h.
17/01/2027 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
%150eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP