LAMIAKO 1979
Oroimena eta modernitatea solasean, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.
Euskarazko opera garaikidea da Lamiako 1979, XX. mendearen amaieran Lamiako auzoan girotua. Mitologia eta herri-oroimena berreskuratu nahi ditu lanak, identitate kolektiboa eraikitzeko tresna den aldetik. Musikaren eta hitzaren bidez, kide izateari, galerari eta iraganarekiko loturari buruzko hausnarketa proposatzen du.
Ikuskizuna Leioa Kantika Koralaren parte-hartzearen inguruan egituratu da, huraxe baita proposamenaren eszena- eta soinu-ardatza; izan ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, euskal musika koralaren erreferente da gaur egun. Nazioarteko birak, sariak eta euskal konpositore garaikideen lanen estreinaldia biltzen ditu haren jarduera artistikoak.
Opera honek, gainera, lau bakarlari, instrumentu-multzoa eta musika elektronikoa ditu. Ahozko tradizioa, idazkera garaikidea eta baliabide elektronikoak uztartuta, soinu-unibertso berezia sortu da, non oroimenak eta modernitateak solasean diharduten, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.
Taldea
Libretoa: Hegoa Álvarez Zorroza.
Musika-zuzendaritza: Basilio Astúlez.
Eszena-zuzendaritza: Lucía Astigarraga.
Abesbatzaren zuzendaria: Basilio Astúlez.
Figuringilea: Ibai Labega.
Eszenografia disenua: Igone Teso.
Argiztapen diseinua: Edu Berja.
Abesbatza: Leioa Kantika Korala.
Interpreteak eta rolak:
Haizea Lorenzo – Haizea.
Iñigo Fernández – Pello.
Nerea González – Eloísa.
Imanol Gamboa - Tomás.
Koprodukzioa: Arriaga Antzokia, Leioako Udala.
Euskarazko ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
06/02/2027 19:00 h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: