Antzerkia

LA VIDA EXTRAORDINARIA

Mariano Tenconi Blanco

Adiskidetasuna eta literatura ohiz kanpoko zerbait dira. Agian, miraria.

2026ko urriaren 01tik 03ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Malena Alterio eta Carmen Ruiz bizitza arrunta duten bi lagun dira. Bi bizitza normal. Sari handirik, historia tragikorik eta abentura ahaztezinik gabekoak. Aurora eta Blanca bizitza osoko lagunak dira. Biak herri txiki batekoak. Aurora irakaslea da, Madrila joan eta ezkondu egin zen, eta semea eta senarra ditu. Eta poesia idazten du. Blanca jostuna da, amarekin bizi da, mutil-laguna du eta herrian geratu da. Eta hark ere poesia idazten du. Bi bizitza arrunt. Adiskidetasuna eta literatura: ohiz kanpokoaren agerpena.

Oso zaila da Lurrean bizitza nola sortu zen azaltzea. Batzuek uste dute uretan sortu zela. Milioika urteko prozesua izan zela. Baina, bizitza kimikoki gertatu beharreko zerbait zela. Beste batzuek uste dute bizitza lurretik kanpo sortu zela. Meteorito batek lurrean ez zeuden substantzia batzuk ekarri zituela. Badira uste dutenak estralurtar adimendunek erein zutela bizitza lurrean. Eta beste batzuek Jainkoarengan sinisten dute. Zerk sortu zuen alde batera utzita, biologiaren gertaerarik apartekoena da bizitza. Beharbada, ezagutzen dugun gertaerarik bereziena. Behin gertatu zen. Eta ordutik, behin eta berriro gertatu da, gelditu gabe. Genetika. Eboluzioa. Eta denbora. Bizitza miraria da. La vida extraordinaria lanak mirari hori kontatu nahi du.


Taldea


Egilea eta zuzendaria: Mariano Tenconi Blanco.
Antzezleak: Malena Alterio, Carmen Ruiz.
Offeko ahotsa: Alicia Borrachero.
Biolina: Diana Valencia.
Pianoa: Jorge Naveros.
Jatorrizko musika eta musika-zuzendaritza: Ian Shifres.
Musika-zuzendari egoiliarra: Jorge Naveros.
Eszenografiaren diseinua: Ariel Vaccaro.
Jantzien diseinua eta eszenografiaren moldaketa: Igone Teso.
Karakterizazio-diseinua: Roberto Siguero.
Argiztapenaren diseinua: Matías Sendón.
Ikus-entzunezko diseinua: Agustina San Martín.
Koreografia: Josefina Gorostiza.
Produkzioa eta banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas.

Saioak

01/10/2026 19:30 h.
02/10/2026 19:30 h.
03/10/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP