Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Marcos Morau koreografoak zuzentzen duen La Verona ldantza-konpainia Kataluniako literaturaren kultuzko eleberri batera hurbildu da, Mercè Rodoredaren La mort i la primavera amaitu gabera —egilea hil ondoren argitaratu zen—. La Veronalek ikus-entzuleak txunditu egiten ditu, irudi, keinu eta gorputzen fantasia harrigarri bat baliatuz; alegia, Rodoredaren eleberririk enigmatiko eta erabat sinfonikoenaren barrenetik (subkontzientetik, agian) sortzen, ernatzen eta irteten den guztia. La mort i la primavera zoragarriki erlijiogabea da. Hemen ez dago bizi-legerik, bizitza legea baino ahaltsuagoa da eta. Eta lege oro desagertu egiten da bizitzaren eta heriotzaren arteko gatazkan. Unibertsoa dantzan dabil, gupidagabe, gure zorigaiztoko gertaeren, gure bortizkeria trauskilaren, gure keinu hutsalen eta bizitzeari diogun izuaren inguruan.

Konpainiak Venezian estreinatu zuen La mort i la primavera. Arrakasta handia lortu zuen, eta erakutsi nazioarteko proiekzioa duela —20 urte baino gehiagoko ibilbidean sobera egiaztatua—. Lan berriak Morauren zigilua du eta, aldi berean, proposamen eder eta ikusgarri bezain ilun eta goibel batekin ikuslea harrapatzeko duen gaitasunagatik harritzen du.

Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera.


Taldea


Egilea: La Veronal.
Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Marcos Morau.
Koreografia: Marcos Morau en colaboración con los intérpretes.
Interpreteak: Maria Arnal, Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Shay Partush, Núria Navarra, Jon López, Valentin Goniot, Ignacio Fizona Camargo, Fabio Calvisi.
Arte- eta dramaturgia-aholkulariak: Roberto Fratini, Carmina S. Belda.
Zuzendaritza teknikoa eta argiztapenaren diseinua: Bernat Jansà.
Errejidoretza, atrezzoa eta efektu bereziak: David Pascual.
Soinuaren diseinua: Uriel Ireland.
Jatorrizko musika: Maria Arnal.
Eszenografiaren diseinua: Max Glaenzel.
Jantzien diseinua: Sílvia Delagneau.
Produktoreak: La Veronal, Teatre Nacional de Catalunya, Biennale Danza di Venezia 2025, Centro Danza Matadero de Madrid.
Babesleak: INAEM Ministerio de Cultura de España y ICEC Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya.

Saioak

10/10/2026 19:00 h.

Prezioa

23-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP