Antzerkia

LA VERDADERA HISTORIA DE RICARDO III

CALIXTO BIEITOK ETA ADRIÀ REIXACHEK EGINDAKO BERTSIO LIBREA SHAKESPEAREREN RIKARDO III-TIK ABIATUTA
Itzulpena: Lautaro Vilo
Zuzendaritza: Calixto Bieito

Gaizkia gure eguneroko bizitzaren parte da, giza DNAren parte.

2025ko urriaren 16tik 19ra
Sarrerak erosi

2012ko abuztuan, Ricardo III.aren gorpuzkiak aurkitu zituzten Leicesterreko aparkaleku batean, asfaltoan R batekin markatutako aparkaleku-plaza baten azpian. Ez da errege bat lurperatzeko ohiko lekua. Horrelaxe hasten da gure istorioa, Ricardo III.aren erregealdi zurrunbilotsu baina laburraren disekzioa, eta kontzienteki edo inkontzienteki gure izaera psikologiko eta biologikoaren parte den giza gaiztakeriaren disekzioa. Ricardo desitxuratua eta makiavelikoa da, tiranoa eta odolzalea, eta gogorarazten digu gaizkia gure eguneroko bizitzaren parte dela, giza DNAren parte; izan ere, bihotzean gaiztakeria eta ontasuna, biak, bizi dira. Infernua hutsik dago; gure demonio guztiak hementxe daude.

Shakespearek sortutako pertsonaia zital handietako bat da Ricardo III.a, antzerkiaren mito bihurtu den magnetismo diabolikoa duen izakia. Lana 1592 inguruan idatzi zuen Shakespearek, hogeita zortzi urte zituela, eta monarka gaizto horren inguruan dago egituratuta. Nahitaezkoa eta aktiboa da, eta haren mende dago ekintza guztia. Bere ekoizpen historikorik anbiziotsuenetakoa da zalantzarik gabe, eta antzerki unibertsalaren historiako dramarik ikusgarri eta krudelenetakoa.


Taldea


Egokitzapena: Calixto Bieito, Adrià Reixach.
Itzulpena: Lautaro Vilo.
Zuzendaritza: Calixto Bieito.

Aktoreak: Joaquín Furriel, Luis Ziembrowsky, Ingrid Pelicori, Belén Blanco, María Figueras, Marcos Montes, Luciano Suardi, Iván Moschner, Luis "Luisón" Herrera, Silvina Sabater.

Bideo diseinua: Adrià Reixach .
Musika eta soinu diseinua: Janiv Oron .
Argiztapenaren diseinua: Calixto Bieito, Omar San Cristóbal .
Jantzien diseinua: Paula Klein.
Eszenografia: Barbora Horáková Joly.

Jantzietarako laguntzailea: Camila Ferrín.
Eszenografiaren moldaketa: Vanesa Abramovich.
Eszenografiarako laguntzaileak : Catalina Quetto, Adrià Reixach.

Ekoizpen artistikoaren koordinazioa: Lourdes Maro, Gonzalo Bao .
Produkzio teknikoaren koordinazioa: Florencia Bengolea, Santiago Miró.
Eszenatokien koordinazio teknikoa: Ana Iglesias, Magalí Garrido, Ana Converti .
Eszenografia tailerren koordinazioa: Muriel Giménez.
Jantzien tailerren koordinazioa: Sofía Davies, Camila Ferrín.

Saioak

16/10/2025 19:30 h.
17/10/2025 19:30 h.
18/10/2025 19:00 h.
19/10/2025 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP