Antzerkia

LA PATÉTICA

Miguel del Arco

Arthur Schnitzlerren Morir nobelan libre eta lausoki inspiratutako obra.

2025ko abenduaren 04a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Madril 2025. Pedro Berriel, 53 urteko orkestra-zuzendaria, Txaikovskiren 6. sinfoniaren grabaketan murgilduta dago. Hain kontzentratua dago bere zereginean, ezen naturaltasunez hartzen baitu errusiar konpositoreak entseguak arretaz jarraitzea bere ondoan. Baina, agian, eldarnio horren benetako arrazoia da gaixotasun izugarri baten fase terminalean dagoela zuzendaria. Nolabait ere bere heriotzari aurre egitea dakarren artelana burutzeko larritasun hori, heriotzak sortzen dion egiazko larritasunarekin nahasten da.

La Patética Arthur Schnitzlerren Morir nobelan inspiratzen da libre eta lausoki. Errealitatearen eta fikzioaren arteko bidaia nahasia da. Itzaltzearen tragediaren aurrean irauli egiten den gizon baten eldarnio barre-eragileak. Komediak protagonista tragikoa du, bizitzaren amaieran soinu-bandatzat Txaikovskiren sinfonia ospetsuaren emozioaldi gorena nahi duena.


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Miguel del Arco.
Antzezleak: Israel Elejalde, Jesús Noguero, Francisco Reyes, Jimmy Castro, Inma Cuevas, Juan Paños, Manuel Pico.
Eszenografia: Paco Azorín.
Argiztapena: David Picazo.
Jantzien diseinua: Ana Garay.
Soinuaren diseinua: Sandra Vicente.
Musika-konposizioa: Arnau Vilà.
Koprodukzioa: Centro Dramático Nacional, Teatro kamikaze.

Saioak

04/12/2025 19:30 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP