Antzerkia

LA PASIÓN INFINITA

José Troncoso

Komediak eta samurtasunak bat egiten dute jatortasunarekiko nostalgia berreskuratzen duen lan honetan.

2026ko irailaren 17tik 20ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Amets guztiak ez dira betetzen. Begiak mundura ireki zituenetik, aktore izatea izan da José Antonioren amets bakarra. Baina munduan ez dago José Antonio baino aktore txarragorik. Ez horixe. Txikitatik, inolako talenturik ez duela jakitun, ideia hori burutik kentzen saiatu dira inguruko guztiak. Baina José Antonioren grinak ez du mugarik. Edozer emango luke antzerkiagatik, edozer aktore izateagatik.

Urteak igaro dira, eta José Antonio Asunciónekin ezkonduta dago. Ez da aktorea, eta gazitegi batean egiten du lan, indar handiz amesten jarraitzen duen bitartean. Ez emazteak eta ez lagunek, ez diote ideia burutik kendu. Ez dago modurik. José Antonioren grinak ez du mugarik. Egun batean, gosalorduan, José Antoniok aldizkaria ireki eta iragarki bat aurkituko du. Une horretan, betiko aldatuko da haren bizitza, baita inguruko guztiena ere.


Taldea


Egilea eta zuzendaria: José Troncoso.
Antzezleak: Pepón Nieto, Claudio Tolcachir, Ana Labordeta, Avelino Piedad.
Piano-jotzailea: Lola Barroso.
Eszenografia: José Troncoso, Pepón Nieto.
Jantziak: José Troncoso, Pepón Nieto.
Argiztapena: Ion Aníbal.
Musika: Mariano Marín.
Ekoizpena: Jesús Cimarro, Pepón Nieto.

Saioak

17/09/2026 19:30 h.
18/09/2026 19:30 h.
19/09/2026 19:00 h.
20/09/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP