LA ÓPERA DE LOS TRES CENTAVOS
Coque Mallak beste jauzi bat egin du bere karreran, Weill-Brecht bikotearen obra handietako baten protagonista izanik.
La ópera de los tres centavos antzezlanak atariko bat eta hiru ekitaldi ditu. Kirt Weill da musikaren egilea, eta Bertold Brecht alemanezko libretoarena. Obra honetan, krisialdi betean sortzen diren prostituzioa, miseria eta botere-abusua salatzen ditu Bertolt Brechtek. Berlinen estreinatu zen, 1928an; hau da, 1920ko hamarkadaren bukaerako asalduzko garai hartan. Kapitalismoaren aurkako kritika zorrotza da Brechten testua. Horretarako, John Gay ingelesaren The Beggar´s Opera parodia musikalaren berrikuspen eguneratua egiten du egileak, eta sistema ekonomiko honen bertsiorik gordinena erakusten dio munduari. Izan ere, antolatutako deliturako makina handi baten antzekoa da sistema, Brechten iritziz.
Oraingoan, Coque Malla handia protagonista dela, Barco Pirata, Unahoramenos Produccciones eta Teatro Pérez Galdós konpainiek ekarri dute obra, Mario Vegaren (Unahoramenos Producciones) zuzendaritzapean.
Taldea
(DIE DREIGROSCHENOPER)
Bertolt Brecht (testua) eta Kurt Weill (musika)
Elisabeth Hauptmann-en kolaborazioarekin
Zuzendaritza eta eszenografia: Mario Vega
Musika zuzendaritza: Miguel Malla
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo
Jantzien diseinua: Elda Noriega
Itzulpena: Sánchez y Vega
Interpretatzaileak
Tenorra: Macheath - Coque Malla
Baritonoa: Sr. Peachum - Omar Calicchio
Baxu-baritonoa: Tiger Brown - Miquel Mars
Sopranoa: Polly Peachum - Carmen Barrantes
Sopranoa: Lucy Brown - Andrea Guasch
Mezzo-sopranoa: Mrs. Peachum - Cristina García
Mezzo-sopranoa: Jenny - Paula Iwasaki
Musikariak
Tronpeta eta perkusioa: Gabriel Marijuan.
Saxofoi altua, klarinetea eta txirula: Daniel Rouleau.
Tronpeta: Evgeni Riechkalov.
Tronboia eta kontrabaxua: Roberto Bazán.
Saxofoi tenorra, saxofoi sopranoa eta klarinetea: Miguel Malla.
Teklatua: Nestor Caballero.
Gitarrak eta banjoa: Pablo Novoa.
Saioak
13/02/2026 19:30 h.
14/02/2026 19:00 h.
15/02/2026 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
125 min.