Aliciak bere lagunik onenaren senarra beste emakume batekin harrapatzen du ustekabean. Gau horretan bertan, bikotearekin afaltzera doaz. Kontatu egin behar al du? Bere senarrak ez kontatzeko esaten dio behin eta berriz gartsuki. Zergatik?, Ezkutatzeko zerbait al dauka berak? Gezurren eta egien jokoa, makinaria ezin hobe batekin amaiera harrigarri batera eramaten gaituena.
La mentira antzezlana denboraldi honetan estreinatu da Parisko Edouard VII Antzokian eta Parisko ikuskizunen sailean erreferentziazko antzezlan bihurtu da. Antzezlana ezkontza-bizitzari buruzko benetako tratatua da. Nora garamatza egiak eta gezurrak ezkontzaren baitan? Kontatzen den gezur bakoitzak itzulerarik gabeko ondorioa eduki ohi du harremanaren baitan eta beste gezur berri batekin soilik konpon daiteke edota, okerragoa dena, sinesgarriagoa gerta daitekeen egia batekin.
Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian
“Amaiera harrigarri batera garamatzan gezurren eta egien jokoa”.
Ikuskizunak Estatuan izango duen estreinaldiaz Bilboko Arriaga Antzokian gozatuko dugu.
Taldea
Egilea: Florian Zeller
Itzulpena: Alberto Castrillo Ferrer
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz
Soinua: Isabel Montero
Aktore-zerrenda: Carlos Hipólito, Natalia Millán, Mapi Sagaseta, Armando del Río
Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
Saioak
15. 20:00
16. 20:00
17. 18:00 eta 21:00
18. 19:00
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 40 minutu