Antzerkia

La INFAMIA

Lydia Cacho

Emakume ausart eta konprometitu bat, bahiketa bat, gobernu ustela… azpikeria lehen planoan.

2022ko urriaren 07tik 08ra

Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bizitza osoan aritu da Giza Eskubideen urraketen kontrako borrokan. Andre ausarta eta konprometitua da, emakumeen eskubideen alde eta Mexikon zabalduta dagoen feminizidioaren aurka egin du borroka, eta egiten du gaur egun ere. Bizitza arriskuan jartzen du kazetaritza-ikerlan bakoitzean. Urteotan mafiosoak, politikariak eta enpresaburu milioidunak salatu ditu, emakume eta ume mexikarrei eraso egin eta haiek salerosi, bortxatu edo hiltzen dituztelako.

La infamia antzezlana Lydiaren Memorias de una infamila liburu autobiografikoan dago oinarrituta. Kazetariak pairatutako bahiketa eta ustelkeriaren eta indarkeriaren konplize den gobernuaren modus operandia kontatzen ditu liburuak. Lan horrekin Erresuma Batuko Harold Pinter Prize for International Writer Of Courage saria eskuratu zuen Cachok.

Lydia Cachok berak parte hartu du antzezlanaren sorkuntza-prozesuan. Agertokian antzerki- eta zinema-narratiba tartekatzen dira. Kamera batek protagonista jarraituko du une oro, eta ikusleek aktorearen lehen planoa ikusiko dute. Hala, ekintzak proposatzen duen eremu psikologiko eta emozionalean murgilduko dira. Pantailari esker Lydia ezagutuko dugu, dokumental-erako narratiba bisualaren bidez, eta, aldi berean, harekin batera biziko dugu bahiketa, zinematografikoagoa den planoari esker.


Taldea


Moldaketa: Lydia Cacho y José Martret
Zuzendaritza: José Martret
Antzezleak: Marta Nieto
Eszenatokiaren diseinua eta jantziak: Alessio Meloni
Argiztapenaren diseinua: David Picazo
Soinuaren diseinua: Sandra Vicente
Bideo-eszenaren diseinua: Emilio Valenzuela
Kameraria: Alicia Aguirre Polo
Koprodukzioa: Teatro Español eta Producciones Come y Calla

Saioak

7 - 19:30h.

8 - 19:00h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP