Antzerkia

LA HABITACIÓN DE MARÍA

Manuel Martínez Velasco

Concha Velasco handia idazle arrakastatsu baten rolean, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuenaren aurrean.

2021ko abuztuaren 19tik 22ra

Isabel Chacón idazle ospetsuak 80 urte bete ditu gaur. Planeta sariaren irabazleak ez du inolako ekitaldi publikorekin edo familiarekin ospatuko urteurrena. Agorafobia duela eta, horrela izan da azken urteetan, eta Planeta saria jasotzera ere ez zen joan. Chacónek 43 urte daramatza etxean sartuta, Madrilgo etxe orratz bateko 47. solairuan. Hori da bere gotorlekua, behar duen guztia etxera eramaten diote (janaria, arropa, botikak…). Gau horretan sutea pizten da eta bizilagun guztiek higiezinetik atera behar dute, nahitaez.

Baina Isabelentzat hori ezinezkoa da, bera «ezin da» etxetik irten. Sugarrak teilatu laura iristen doazela, Isabelek bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartu beharko du, 75 minutuan, zehazki. Umore zorrotzarekin, egoera horretara eraman duten beldurrei, mamuei eta bizitzako trauma guztiei egin beharko die aurre, beranduegi izan baino lehen…


Taldea


Egilea: Manuel Martínez Velasco.
Zuzendaria: José Carlos Plaza.
Antzezlea: Concha Velasco.
Eszenografiaren eta argiztapenaren diseinua: Paco Leal.
Bideo-eszena: Bruno Praena.
Argazkia: Sergio Parra.
Diseinu grafikoa: David Sueiro.
Produktorea: Jesús Cimarro.
Ekoizpena: Pentación Espectáculos.

TOP