Espazio foyera

La escuela vienesa

Vienako eskola XX. mendeko mendebaldeko musikaren bilakaeran arras garrantzizkoa izan zen

2020ko Maiatzaren 26a
Sarrerak erosi

Vienako eskola XX. mendeko mendebaldeko musikaren bilakaeran arras garrantzizkoa izan zen, izan ere, garai batean erantzun funtsezkoenetako bat eman zion: kromatiko osoaren erabateko erabilera ez funtzionala. Alexander Zemlinsky (1871 – 1942) honen adierazgarri garbia da, Schönbergen irakasle eta sistema dodekafonikoaren sortzailea. Alban Berg (1885-1935) ere sistema honen erabiltzaile izan zen, era guztiz askean, XVII, XVIII eta XIX. mendeetako forma eta teknika musikalak nahastuz.

Azkenik, errezitalean Anton Webern (1883-1945) ere oroituko dugu, zeinen lanek kromatismo handia eta erromaniko-osteko estiloa ezaugarri duten.

2020an Ludwig van Beethoven konpositore, orkestra zuzendari eta pianista alemaniar aparta jaio zenetik 250 urte izango dira, ezbairik gabe musikaren historian talentu nagusietako bat. Urtemuga hau medio, Arriaga Antzokiak Vienako eskolan arreta jarri nahi izan du. Europako musika klasikoaren korronte estilistiko horretan protagonistetako bat izan ez ezik, itzal handiko aitzindari dugu musikari hau. Ziklo honetan, Beethovenetik hasi eta Vienako Eskolako zenbait konpositore handiri eta bereziki haien alderdi liederistari omenaldia egingo zaie.

Beethoven eta Vienako Eskolaren Zikloa


Taldea


Sopranoa: Alicia Amo

Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

19:30 

Prezioa

15 € /beherapenak

Arriagako lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).
TOP