La Cubana agertokietara itzuliko da, izenburu frantsestua duen “komedia ero” batekin. La cuisine de ma cousine (La cocina de mi prima) “sukaldaritzako melodrama” bat da (“made in” Cubana, bere erara egindakoa): oraingo honetan, gastronomiaren munduan murgiltzeko balioko digu eta, ohikoak dituzten osagaiak erabilita —umorea, musika, abestiak, kolorea, erritmoa, sorpresak, parte hartzea eta, oraingoan, baita bertako konplizitate handia ere—, azkenaldian guztiok hartu gaituen “zoramen gastronomiko” horretan barrenduko gara. Zoramena ez da soilik “aho txikientzat” egindako platerak dastatzean ongi jateagatik sortzen, baizik eta baita “itxurak egiteko” behar horregatik ere, denek jakin dezaten zer jaten ari garen eta non jaten ari garen. Arriaga Antzokia munduko gastronomiaren epizentro bihurtuko da udara honetan. Eta horixe da oraingoz esan dezakegun guztia…


Taldea


Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jordi Milán.
Gidoia: Jordi Milán, Toni Sans eta Rubèn Montañá.
Jatorrizko musika: Albert Mora.
Eszenografia: Cesc Colomina.
Irudiaren diseinua, bideoak eta ikusentzunezko edukia: Joan Rodón.
Jantziak: Cristina López.
Konpainia: Alex Gonzàlez, Montse Amat, Toni Sans, Rubèn Montañá, Ariadna Clapés, Álex Rodríguez, Lourdes Doménech, Aina Quiñones, David Bonilla, Toni Rosal, Joan Preseguer, Edu Lacueva.
Argiztapenaren diseinua: Antonio Salas.
Koreografia: Toni Sans eta Edu Lacueva.
Diseinu grafikoa: Raúl Pascuali.
Produkzioa: La Cubana.

Saioak

Prezio Murriztuko egunak

ABUZTUA
13, 14, 15, 16 - 19:00 h.

Prezio orokorra egunak

ABUZTUA
19, 20, 21, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 - 19:00 h.

IRAILA
2, 3, 9, 10 - 19:30 h.
4, 5, 11, 12 - 17:00 h. eta 21:00 h.
6, 13 - 19:00 h.

Prezioa

24-48€ /beherapenak

AURRETIAZKO SALMENTA EKAINAREN 28RA ARTE


Arriagaren lagunek:
% 35ko DESKONTUA.
Abuztuak 13, 14, 15 eta 16.

Publiko orokorra eta taldeak:
% 20ko DESKONTUA.
Abuztuak 13, 14, 15 eta 16.



SALMENTA EKAINAREN 29TIK AURRERA


Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.
murriztutako prezioa duten egunetan

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15ko DESKONTUA.
murriztutako prezioa duten egunetan

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).



Iraupena

120 min.

TOP