Udako programazioa

La Cubana: Adiós Arturo

Adiós Arturo bizitzari egiten zaion kantua eta bizitza hori indar osoz bizitzeko apelazioa da

2018ko Abuztuaren 11tik, Irailaren 09ra

La Cubana uda honetan itzuliko da Bilbora, bere azken lana, Adiós Arturo, eskaintzeko, Arriaga Antzokira hurbiltzen direnei ahoan irribarrea jarriko dien eta ukitu surrealistak dituen komedia zoroa. Adiós Arturo bizitzari egiten zaion kantua eta bizitza hori indar osoz bizitzeko apelazioa da. Komedia, La Cubanaren ezaugarriak diren osagaiekin dago osatuta, ezustez eta umorez betetako ohiko estilo paregabearekin, ikus-entzuleen partaidetzarekin, etab.

Adiós Arturo lanak antzerkiari buruz hitz egiten du. Gure eguneroko bizitzan egiten dugun antzerkiaz; kalean, merkatuetan, gure lanean, familian, gure adiskideen artean eta, zelan ez, gizartean dagoen antzerkiaz, bertan gure antzezle izaera hedatzen baitugu, mota guztietako ekitaldietan, “paripeetan”, festetan, ezteietan, bataioetan, jaun hartzeetan eta hiletetan. Izan ere, La Cubanarentzat bitxia eta erakargarria da edonorren bizitzaren baitan eragina duen gidoi bikoitza, alegia, azalarazi nahi dugun gidoia eta guretzako bakarrik babestu nahi dugun gidoia.

Katalan jatorria zuen bere aitak Bilbon mediku gisa lan egiten zuenez, 1917an berton jaio zen Arturo Cirera Mompou nazioarteko artista polifazetikoa. Orain, 101 urte zituela hil ondoren, ikus-entzuleek idazle, margolari, eskultore, arte bildumazale, poeta, musika konposatzaile, dramaturgo, antzezle eta zuzendari bilbotarraren bizitzaren “benetako gidoia” ezagutu ahal izango dute.

La Cubana antzerki konpainia arrakastatsuenetakoa da, 38 urteko ibilbidearekin eta 18 ikuskizunekin. 1980an sortu zuten Vicky Planak eta Jordi Milánek (egungo zuzendariak). Bokazio erabat amateurrarekin sortu zen Sitgesen, baina 1983an profesional bilakatu zen jadanik. Arriagako ikus-entzuleek konpainia horren hainbat ikuskizunez gozatu ahal izan dute. Azkenengoak, 2013ko udan Arriagako karteldegia hartu zuen Campanadas de boda, eta Mamá quiero ser famoso, bederatzi urte lehenago, 2004an. Biak ere oso arrakastatsuak izan ziren kritikaren eta ikus-entzuleen ikuspegietatik. Ikus-entzule beteranoenek, Arriaga Antzokian bertan ikusi ahal izan genituen Cómeme el coco, negro edo Cegada de amor ere gogoratuko dituzte.  


Taldea


Ideia eta gidoia: Jordi Milán

Zuzendaritza: Jordi Milán

 Antzezleak: Jaume Baucis, Xavi Tena, Toni Torres, Nuria Benet, Alexandra Gonzàlez, Babeth Ripoll, Montse Amat, Toni Sans, Edu Ferrés, Virginia Melgar

Musika: Joan Vives

Eszenografia eta dekoratuak: Castells Planas

Koreografia: Leo Quintana

Jantziak: Cristina López

Karakterizazioa: La Bocas

Diseinu grafikoa: Raúl Pascuali

Soinuaren diseinua: Jordi Agut

Argien diseinua: Arnau Aregay

Bideo eszenografikoen diseinua: Joan Rodón (dLux.pro)

Ikus-entzunezkoen proiekzioa: Josep M. Marín

Loroaren hezitzailea eta zaintzailea: Ivan Salichs

Administrazioa: Natalia Morillas

Komunikazioa eta Publizitatea: Pol Vinyes

Ekoizpena: Frederic Santa-Olalla

Zuzendaritza laguntzaileak: Juanjo Sánchez eta Bernat Cot

Saioak

ABUZTUA

11 Larunbata     20:00 etan

12 Igandea         19:00 etan

13 Astelehena  20:00 etan

14 Asteartea     20:00 etan

15 Asteaskena  20:00 etan

16 Osteguna      20:00 etan

17 Ostirala          20:00 etan

19 Igandea         19:00 etan

20 Astelehena  20:00 etan

21 Asteartea     20:00 etan

22 Asteaskena  20:00 etan

23 Osteguna      20:00 etan

24 Ostirala          20:00 etan

25 Larunbata     20:00 etan

26 Igandea         19:00 etan

29 Asteaskena  20:00 etan

30 Osteguna      20:00 etan

31 Ostirala          18::00 eta 22:00 etan

 

IRAILA

 1 Larunbata      18:00 eta 22:00 etan

 2 Igandea          19:00 etan

 5 Asteaskena   20:00 etan

6 Osteguna        20:00 etan

7 Ostirala            18::00 eta 22:00 etan

8 Larunbata       18:00 eta 22:00 etan

9 Ignadea           19:00 etan

Prezioa

12 - 36 euro

%20ko beherapena emanaldi guztietan ekainaren 29ra arteko aldez aurretiko salmentan.

Arriagako Lagunak: %35. Egunak 11, 12, 13 eta 14 Abuztua

Iraupena

Ordu 1 eta 50 minutu /atsedenik gabe

TOP