Inoiz egon ez garen lekuetara garamatzatenak dira bidaiarik onenak, edo ustez ezagutzen ditugun lekuetara beste modu batean eramaten gaituztenak. Gauza bera gertatzen da ikuskizunekin. Commedia è (in)finitak bidaiatzera gonbidatzen gaitu, Zurichera, New Yorkera, Madrilera, Napolira, Kanaria Uharteetara, Bartzelonara, Vienara, Michiganera… Eta bidaian, opera-antzerkiko kamerino baten intimitatea ezagutuko dugu, casting batean parte hartuko dugu, opera-emanaldi batera joango gara, elur-ekaitz bat jasango dugu eta jatetxe batean mahaia partekatuko dugu, besteak beste.

Ramon Generrek gidatuta eta Tosti, Rossini, Paisiello, Cimarosa, Donizetti, Martín i Soler eta beste bidaide bikain asko lagun ditugula, nazioartean ezaguna den Carlos Chausson baxu bufoaren bizitza eta abentura artistikoak ezagutuko ditugu, errezitaldi bizi, berezi, harrigarri eta hunkigarri batean.

La Commedia è finita («komedia amaitu egin da») esanez amaitu zuen Ruggero Leoncavallo italiar konpositoreak 1892an bere operarik ospetsuena: Pagliacci. Orain, ehun urte baino gehiago igaro direnean, Carlos Chausson aragoiar baxuak agur esango die agertokiei, 40 urteko ibilbidearen ondoren. Eta ikuskizun desberdin baten bidez egingo du, musikaz beteta, noski, baina baita egiaz, emozioz, alaitasunez eta ustekabeko norabide-aldaketaz beteta ere.


Taldea


Eszena-zuzendaritza: Joan Font.
Gidoia: Piti Español.
Antzezleak: Carlos Chausson eta Ramon Gener.
Pianista: Isaac Fonoll.
Eszenografia: Jordi Bulbena.
Ikus-entzunezkoak: Alejandro Koviakov.
Koprodukzioa: Palau de Les Arts, Gran Teatre del Liceu.

Saioak

30 – 19:30 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP