“La Celia” ikuskizunak Celia Gámezen bizitza du oinarri, hots, 30, 40 eta 50eko hamarkadetan, Celiak berak sortzen lagundu zuen generoan –errebistan– Espainian arrakasta bildu zuen aktore eta abeslari argentinar famatua. Bere bizitzak, bere maitasunek eta milioiek mito bat bihurtu zuten. “El Pichi”, “El beso” edo “Los nardos” bezalako abestiak garai hartako Espainiako oroimen sentimentalaren puska zatiezina dira.

Buenos Airesko Maipó Antzokiak (non egin baitzuen lan Celiak Espainiara iritsi aurretik) ekoitzitako ikuskizun musikal bikain hau txaloka hartu du Argentinako kritikak, eta orain, Espainian barrena egingo duen biran, uste izateko da jasoko duela Celiak berak bere urrezko urteetan bildu zuen adinako arrakasta.

Emilio Sagi da ikuskizun honetako eszena zuzendaria eta dramaturgiako arduraduna, Jordi Lópezek egin dio musika, Daniel Biancok eszenografia, Renata Schussheim-ek jantziak eta Sibilak koreografia. Osagai horiekin guztiekin, “La Celia” honek aukera guztiak ditu aurtengo musikal handienetako bat izateko.

 


Taldea


La Celia: Un musical homenaje a Celia Gámez
Santiago Castelo:
Cabaret/Musical:
Aktoreak: Ivanna Rossi
Eszena zuzendaria: Emilio Sagi
Musika zuzendaria, jatorrizko musika eta moldaketak: Jordi López
Ideia eta produkzio artistikoa: Lino Patalano
Espazio eszenikoa: Daniel Bianco
Jantziak: Renata Schussheim
Koreografia: Sibila

Saioak

Día 04: 20:00 h.
Día 05: 20:00 h.
Día 06: 20:00 h.
Día 07: 19:00 h.

Prezioa

8,50-25 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 20 minutu Atsedenik gabe

TOP