Dantza

KUKAI DANTZA: OSKARA

Izan garenaren, gaur garenaren eta izango garenaren arteko oreka eta gogoeta.

2026ko urtarrilaren 22a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Hamaika herrialdetan aurkeztu eta sari ugari jaso ostean, bere estreinaldiaren hamargarren urteurrenean Oskara ikuskizuna Euskal Herrira itzultzen da. Oskara instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozional bat marrazten ditu. “Nor naiz ni?” galdetzen digu. Izan garenaren, gaur garenaren eta izango garenaren arteko oreka eta gogoeta proposatzen digu, Marcos Morau sortzaileak eta Kukai Dantzak egindako lankidetza honetan.


Taldea


Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya.
Ideia eta eszena zuzendaritza: Marcos Morau.
Dantzariak: Aimar Odriozola, Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Urko Mitxelena.
Abeslaria: Erramun Martikorena / Thierry Biscary.
Zuzeneko musika: Julen Achiary.
Koreografia laguntzaileak: Lorena Nogal, Marina Rodriguez.
Dramaturgia: Pablo Gisbert.
Musika sorkuntza: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert.
Argiztapena: David Bernués.
Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal.
Produkzioa eta koordinazioa: Doltza Oar-Arteta.
Administrazio kudeaketa: Elena García.

Saioak

22/01/2026 19:30 h.

Prezioa

11-21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP