Dantza - Agertoki irekia

Kukai Dantza: Gauekoak

Gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk

2019ko abenduaren 02tik 03ra

DANTZA – AGERTOKI IREKIA

Kukai Dantza bueltan da Arriaga Antzokian, Gauekoak proiektuarekin, konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez. Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.


Taldea


Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein

Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Dantzaria: Jon Maya Sein

Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner, Xabi Bandini ...

Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván

Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren

Ilustrazioak: Maite Mutuberria

Eszenografia: Fernando Bernués

Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués

Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Saioak

19:30 

Prezioa

21 € /beherapenak

Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Dantzako profesionalak: % 20ko deskontua
Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Iraupena

60 minutu

TOP