Antzerkia - Agertoki irekia

Juguetes rotos

Genero eta nortasun sexuala zapuztu zituzten zertzelada zuri-beltzak… bereak eta beste askorenak

2019ko Azaroaren 14a
Sarrerak erosi

ANTZERKIA – ANTZEZTOKI IREKIAN

Bulegoan lan egiten du Mariok. Telefono dei batek bizitza zeharo aldatuko dio. Une horretatik aurrera, bere haurtzarora bidaiatuko dugu, bere etxean biziko gara eta bere herrian ibiliko gara. Bere nortasun sexuala eta genero nortasuna zapuztuko dituzten zertzelada zuri-beltzak. Eta ez bereak bakarrik…

Gaur egungo egoerarekin kontrastean, batez ere 60 eta 70. hamarkadetan arreta jartzen duen proiektuak nortasun sexualaren inguruko hausnarketa proposatzen du. Urte bitarte horietan aldaketa soziala jazo zen kanon sozialek normaltzat hartzen zutena berriz ere definituz.


Taldea


Antzezleak: Nacho Guerreros, Kike Guaza

Antzerkigile eta zuzendaria: Carolina Román

Zuzendariaren laguntzailea: Olga Margallo

Eszenografia diseinua: Alessio Meloni (AAPEE)

Argiteria: David Picazo

Soinuaren diseinua: Nelson Dante

Jantzien diseinua: Cristina Rodríguez

Jantzien laguntzailea: Unai Mateos

Argazkiak: Bárbara Sánchez Palomero

Horma-irudiaren argazkia: Sergio Parra

Karakterizazioaren diseinua: Chema Noci

Produkzioa: Henar Hernández

Produkzio zuzendaria: Fabián Ojeda

Produkzioa: Producciones Rokamboleskas

Saioak

19:30 

Prezioa

21 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.

Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

80 minutu

TOP