Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Enrike Solnisek Jordi Savallen muntaietan parte hartu eta bere proiektuetatik ikasi ahal izateko zortea izan du, berarekin denboran eta espazioan zehar bidaiatuz. Honenbestez, ez zaio zeregin ezezaguna irudituko programa berria aurkeztea. Bere taldeak Euskal Barrokensemble izena hartzen du, eta munduan eta denboran zehar bidaia musikala egiten duen kapitaina du protagonista, Juan Sebastian Elkano euskaldun unibertsala.

Orain 500 urte Fernando Magallanes buru zuen espezie-denda xede zuen ibilaldian zegoen gizon berbera, mundu bira egin eta gaur egun munduaren zati handi batean ezezaguna dena, iraganeko ikuspuntua erakutsi nahirik dator, oraina gozatu eta uler dezagun. Urratsak markaturik daude eta oinarria sinplea da: musika aspalditik urrutiko herriak lotzeko balio izan duen hizkuntza unibertsala da.


Taldea


Euskal Barrokensemble-Erike Solinís

Zuzendari artistikoa, gitarra barrokoa eta lautea: Enrike Solinis

 

Saioak

19:30 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP