Jordi Savall zango-biolako solista, orkestra zuzendari eta antzinako musikan espezializatutako orkestrazuzendari katalana badator berriro Arriaga Antzokira, Pedro Estevan musikari eta konpositorearekin batera.

Savallek Europako eta Orienteko musika kultuko zenbait piezarekin prestatu duen progamaren eskutik bidaia bat egingo dugu ikusteko nolako elkarreraginak mamitu diren historian barrena eta nola eragin horien bidez musika elkarrizketa- eta batasun-ardatz bihurtu den Mediterraneo inguru osoan.

Aita libandar eta ama frantses batengandik Beyruten sortutako, Kairon hazitako eta Parisen finkatutako Amin Maalouf idazleak, Frantziako Akademiako kideak eta Asturias Printzearen Letretako Sariaren irabazleak, hala esan du:

“Jordi Savallek hain sotilki elkartzen dituen Oriente eta Mendebaldeko musika horiek entzutea ez da nolanahiko esperientzia. Zeren emozio estetikoari beste sentimendu bat gehitzen baitzaio, sakonagoa oraindik: gizadi berradiskidetu batekin magiaz bezala komulgatzearena.

“…kultura eta sinismenen arteko elkarrizketatik askoz harago joan beharra dago arimen arteko elkarrizketarantz. Horra, XXI. mende hasiera honetan, artearen ezinbesteko zeregina. Eta horixe da, hain zuzen ere, guk sentitzen duguna hain leku eta garai ezberdinetatik heldu zaizkigun doinu horiek entzuten ditugunean.”

 


Taldea


Jordi Savall y Pedro Estevan

Saioak

Prezioa

20-38 euro / Beherapenekin

TOP