"Cuartitos" agertokian

+ Jon Koldo Vázquez

Giza Inmunoeskasiaren Birus (GIB) eta bere ondorioa, HIESa, estigma dira oraindik ere gaixoentzat.

2015ko abenduaren 01a

“Giza Inmunoeskasiaren Birus (GIB) eta bere ondorioa, HIESa, estigma dira oraindik ere gaixoentzat. Gaixotasun kronikoa izan arren, oso jende gutxik egiten du publiko bere egoera. Funtsean, sekula ez da izan hain negatiboa positibo izatea.

Esperientzia pertsonaletik abiatuta eta gaixotasun horrekin bizi diren pertsonen kontakizunak baliatuz, seropositibo baten eguneroko bizimodua ekarriko dut ikuslearen aurrera. Infekzioa ikusarazteko, tabuak hausteko eta aurpegia emateko.

Abenduaren 1ean aterako naiz GIBaren armairutik eta zuekin batera ospatuko dut. Seropositiboa naiz, eta positibo izatea da gorena. GORA PLUSA!” Jon Koldo Vázquez


Taldea


Testua eta antzezpena: Jon Koldo Vázquez
Pianoa: Adrián García de los Ojos
Jantziak: Jaime Zurdo
Zuzendaria eta ekoizpena: MAuMA
Eskerrak: Bizkaiko Antzerki Ikastegia

Saioak

Prezioa

14 euro / Beherapenekin

TOP