Els Joglars taldeak hedabideetara itzultzen du bere begirada. Duela aspaldi zizel edo luma batekin hasi zen jarduera, denboraren buruan arrakasta- eta botere-goseak mugiarazitako makina asezin bat bihurtu da, teknologia berrien garaian bere ekoizpena biderkatu duena.
Gizarteari funtsezko informazioa helarazteko beharretik sortu zen kazetaritza, baina orain jendea entretenitzeko negozio bat bihurtu da, gehiago interesatzen zaiona merkatu kuotak lortzea gertakariak modu objektiboan kontatzea baino.
Satiraren bitartez, Zenit lanak bi gogoeta eginarazten dizkigu hedabideek eta haien kontsumitzaileek daukaten erantzukizunaz eta kazetaritza mota batek hartu duen okerreko bideaz, eta gogorazten digu funtsezko lanbidea dela demokrazia batentzat.
Taldea
Dramaturgia: Ramon Fontserè, Martina Cabanas
Zuzendaria: Ramon Fontserè
Interpreteak: Ramon Fontserè, Pilar Sáenz, Dolors Tuneu, Xevi Vilà, Julián Ortega, Juan Pablo Mazorra
Espazio eszenikoa: Martina Cabanas
Zuzendari laguntzailea: Martina Cabanas
Jantziak eta atrezzoa: Laura Garcia
Argien diseinua: Bernat Jansà
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25 gehienezIraupena
90 minutu