Joaquín Achúcarro Bilboko piano-jole handia, nazioarteko proiekzio handieneko gure musikarietako bat, Arriaga Antzokira dator berriro XIX. mendeko musika inpresionistaren figura garrantzitsuenetako biri eskainitako kontzertu batekin: Claude Debussy eta Maurice Ravel.

Bestalde, Joaquín Achúcarrok keinu bat egingo dio gure antzokiari, eta Juan Crisóstomo de Arriagaren konposaketa bat joko du, bere emanaldiak bat egingo baitu musikaria jaio zeneko 212. urteurrenarekin. Aukera paregabea inondik ere Achúcarro maisuaren eskuen distira musikalaz gozatzeko. “Diapason” aldizkari frantsesak bere izena sartu zuen “Garai Guztietako Ehun Piano Grabaketa Ederrenen
Zerrendan”, eta ohore hori partekatzen du pianoaren beste legenda handi batzuekin, hala nola, Rubinstein, Rachmaninoff, Horowitz, Cortot, Gould, Arrau, Richter, Brendel, Argerich, Zimerman eta Pollini-rekin.

BBK-k babestutako Steinway isats-pianoa.

TOP