Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Sinesbide protestantearen adierazpenerako ezinbesteko elementua ez ezik, koral luteranoa Erreformako Elizako liturgian herriak parte-hartzeko ere oinarrizkoa da. Musikalki hitz eginda, Johann Sebastian Bachen konposizioetan garrantzi handiko elementua dugu.

 Sociedad Coral de Bilbao eta musika barroko zein errenazentistan aditua den Ensemble Diatessaron-en eskutik, talentu alemaniarraren motet eta nekaldien koru eta koral-sorta nabarmenen kontzertu berezia eskainiko du Arriaga Antzokiak. «Jesu, meine Freude» izenburua hartzen duen moteta Bachen fede handia eta hil ondoren zeruko koru sartzeko itxaropenaren adierazgarri garbia da.


Taldea


Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea – Sociedad Coral de Bilbao
Zuzendaria: Enrique Azurza
Orkestra: Ensemble Diatessaron
Zuzendaria: Elena Martínez de Murgia
Errezitatzailea: Ane Pikaza

Saioak

19:30 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin),
TOP