Nino Bravo Frank-ek interpretatuta, Mocedades Ornamento y Delito & La Bien Querida-k, Julio Iglesias McEnroeren ikuspuntutik… Horiek dira hainbat musika taldek Arriagako agertoki gainean omenduko dituzten artista handietako batzuk. Gutxi balitz, FRANCIS handia, Doctor Deseoko abeslaria, gure artean izango dela berretsi berri dugu. Modu horretan, bertakoak nahiz kanpokoak kontzertu honetarako hautatutako abestiekin ustekabean harrapatuko gaitu.

Izar & Star zikloaren baitan eskainiko den emanaldi honetan, euskal artistek musika talde mitikoak, musika mugimenduak edo estiloak omenduko dituzte. Proposamen hau Javier “Jerry” Corral kazetariak bultzatzen du, eta aurtengoa  bederatzigarrena izango da. Aurten, proposamen oso interesgarri bat izango dugu Arriaga Antzokian, 70eko musika melodiko handian oinarrituta.


Taldea


McEnroe vs Julio Iglesias
Ornamento y Delito & La Bien Querida vs Mocedades
Frank vs Nino Bravo
Javier Corcobado vs Canciones enfermas de amor
FRANCIS (Dr. Deseo) vs ustekabeko abestiak

Saioak

19:30

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)


TOP