Antzerkia

IRIBARNE

Dramaturgia: ESTHER F. CARRODEGUAS

«Bizitza osoan kondoirik ipini gabe esan ditut egiak, eta halaxe hiltzeko asmoa dut». Manuel Fraga

2024ko maiatzaren 09a
Sarrerak erosi

Rouco Varela kardinalaren herri berean jaiotako tipo bat da IRIBARNE; zehazki, Alfontso XIII.aren erregealdian (Espainian zinema pornoa lehengoz sustatu zuenarenean? Hain zuzen ere). Urtebete zuela Kubara emigratu ostean, Primo de Riveraren diktadura hastearekin batera garaile itzuli zen gure protagonista, urte pare batez Amerikak eginda, alkatearen (eta frantsesaren!) semea izateko. II. Errepublikaren hasieran ekin zion batxilergoari, eta ia-ia apaiz egin zen Gerra Zibilean; baina, Madrilera alde egitea erabaki zuen, itzal handiko beste galiziar baten arrastoari jarraituz, Delakoaren Aroa inauguratu eta berehala (bai, noski, Caudillisimoaren Aroa). Oso gogor saiatu zenez hura bezalakoa izaten, haren ministro izatera iritsi zen berandu baino lehen, bi egun lehenago alabaren ipurdiari tiro egin izan arren (baina, zer diozu? Bai, bai, benetako datua da!). Espainiako lehen oposiziogilea eta onena izan zelarik, Caudilloa ordezkatu nahi izan zuen hura hil zenean. Baina, ezin izan zuen: leku hori ez zen oposizioarentzat. Eta bere Terra Galega maiteko erregeorde-karguarekin konformatu behar izan zuen.

IRIBARNE ahalegin lotsagabe bat da, honaino nola iritsi garen ulertzeko, Esta España Mía (Esta España Nuestra) honen Historia Ederreko pertsonaia sekundario baina izugarri arriskutsu horietako baten eskutik. Esta España Viva, Esta España Muerta honetako pertsonaietako baten eskutik. Baina, kontuz: hala badirudi ere, hau EZ da Manuel Fragari buruzko biopic bat. Gustura egingo genuen hori, baina… ez zen obra bakarrean kabitzen!


Taldea


Testua: Esther F. Carrodeguas.
Zuzendaria: Xavier Castañeira.
Antzezleak: Mónica García, Xurxo Cortázar, Anxo Outumuro, Lidia Veiga, Jorge de Arcos eta Esther F. Carrodeguas.
Koreografoa eta zuzendariaren laguntzailea: Sabela Domínguez.
Soinu-espazioa eta abestitzarrak: Berto.
Espazio eszenikoa: Xavier Castiñeira eta Diego Valeiras.
Jantziak: Diego Valeiras.
Argiztapena: Diego Vilar – Equipo Creativo RTA.
Ikus-entzunezkoak: Pablo Fontenla.
Produkzioa: Juancho Gianzo.
Butacazeroren produkzioa, CDNrekin eta Ribadaviako Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin koprodukzioan.

Saioak

9 – 19:30 h.

Prezioa

11 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP