ANTZERKIA – ANTZEZTOKI IREKIAN

Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenarekin bat eginez, LORALDIA jaialdiak bere omenean antzezlan berezia eskainiko du, Arriagan erabateko estreinaldia izango dena. Lan horretan kantek ere pisua izango dute, euskal sortzaile bikainaren musikaren ekarpena goratzearren, izan ere euskal historian izan den garrantzitsuenetarikoa dugu.

Antzerkigintza emakumeek Iparragirreri igorritako eskutitzetan oinarriturik eraiki da, Urretxuko koplariaren bizitza osatzen lagunduko duten fikziozko gutunak. Bere bizitzako emakume aipagarriak aukeratu dira (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) bera gogoratu eta berari buruz duten iritzia eskaintzeko, testuak eta kantak tartekatuz ikuskizun ederra eratzeko.

Erabateko estreinaldia Arriaga Antzokian.

Antzerkia euskaraz.


Taldea


Testuak: Aizpea Goenaga, Arantxa Iturbe, Iñigo Legorburu…
Zuzendari artistikoa: Fernando Bernues
Zuzendari musikala: Demode Quartet
Aktoreak-abeslariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain
Musikaria: Anjel Unzu
Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea, Tanttaka Teatroa eta Demode Quartet
Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz
Irudia: Oningrafik

Saioak

19:30 

Prezioa

10 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Loraldia – Zuzenean Loraldia erreserba: %25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

75 minutu

TOP