Antzerkia

Incendios

Sarri bide izugarria egin beharra dago norberarengana heltzeko

2017ko otsailaren 09tik 12ra

Batzuetan sua erein behar da. Maiz, bide izugarria egin beharra dago norberarengana heltzeko. Hil berri den emakume batek bere isiltasunaren eta bere sekretuen atea ireki du. Bere bikiei oihal berdeko jantzi bat, koaderno gorri bat eta bi gutun utzi dizkie. Gutunak Pandoraren bi kutxa modukoak dira: gaitzak eta gauza harrigarriak ateratzen dira handik, eta haien edukiak sekulako odiseara eramango ditu bikiak, kontinente urrun batera, iragan ezezagun batera, beste behin jaiotzera.

Wajdi Mouawad, egilea, iraultzailea da, kontzientzia eta bihotza pizten ditu. Jatorriz libanoarra da, prestakuntza Frantzian jaso du eta Montrealen bizi da. Su ematen die bandera guztiei eta mundu zoragarriak aurkitzen ditu, antzerkiaren arloko beste iraultzaile bat, Mario Gas, liluratu dutenak. Zuzendari gisa duen maisutasunari Nuria Espert eta Ramón Barea buru dituen luxuzko aktore-multzoa gehitzen badiogu, piztu da sua.


Taldea


Egilea: Wajdi Mouawad

Zuzendaria: Mario Gas

Aktoreak: Nuria Espert, Ramón Barea, Laia Marull, Germán Torres, Carlota Olcina, Alex García, Alberto Iglesias eta Lucía Barrado

Eszenografia: Carl Fillion

Itzulpena: Eladio de Pablo (Gijongo Antzezpen Eskolako zuzendaria)

Ekoizlea: Ysarca S.M. – Pilar de Yzaguirre

Ekoizlekidea: Teatro de La Abadía

Saioak

Otsailak 9: 19:00

Otsailak 10: 19:00

Otsailak 11: 19:00

Otsailak 12: 19:00

Prezioa

8,50 - 25€ / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunak: % 25etik % 35era.

Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25.

Antzerkiko profesionalak: % 25.

Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)

Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin).


Iraupena

3 ordu buruz

TOP