Antzerkia - Agertoki irekia

I’M BATH

HISTORIAS DE UN BAÑO DE ESTACIÓN

«Nagoen espazioa naiz ni». Noël Arnaud

2027ko otsailaren 11tik 12ra
Sarrerak erosi

Geltokiko komun bateko hormen testigantza sekretua da I’M BATH. Garbitzaileak jasotako istorioz eta pertsonaiez osatutako galeria: noizbehinkako bidaiariak, exekutiboak, maitaleak, trapitxeroak, jonkiak, despistatuak, harroputzak, babesgabeak, iheslariak… Gurutzatzen, erlazionatzen eta eraldatzen diren talka eta istorioak, bakarrak, baina elkarri eragiten diotenak: larrialdien denbora ezkutua, baztertuen gordelekua edo ustekabeko topaketa baten aurreko urrats iragankorra. Denak du usain bizia, eta arrotz egiten da horrelako leku arrunt eta bitxi batean.

Geltoki bateko komunean: konketak eta ispiluak, kabinak eta komunak, xaboi-banagailuak, azulejuak, argi fluoreszenteak dardarka… Eta bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak, maleten hotsa eta bidaiarien joan-etorriak; jendea atzera eta aurrera… eta aukeratuek atea zeharkatzen dute agertokira sartzeko. Joan-etorriaren egunerokotasuna apartekoa da beti, espazio liminala, topaketa errepikaezinak gordetzen dituen ezlekua. Ihes egiten duten bizitzak, eta paturik ez izateagatik trabatzen diren izakiak. Espazioa bizirik dago; agertokiak istorioak itxuraldatzen ditu. Eta inork ez daki nor izango den sartzen hurrengoa.

Oharra:
Funtzio bakoitzeko 3 istorio eskainiko dira, Khea Ziater konpainiaren sorkuntza eszenikoko proiektu berri honetan. Lehen funtzioa osatuko duten istorioak eta bigarrenekoak ez dira berdinak izango. Fitxa artistikoan agertzen direnetatik 4 aktore izango ditu, gutxienez, funtzio bakoitzak.


Taldea


Antzezleak: (funtzio bakoitzean 4, istorioen arabera)
Arrate Etxeberria
Txubio Fdez. De Jáuregui
Sandra Fdez. Aguirre
Aitor Borobia
Jon Ander Urresti
Lucia Astigarraga
Miren Gaztañaga


Testuak: Alex Gerediaga.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Argiztapena: Oier Ituarte.
Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
Argazkia: Son Aoujil.
Bideoak: Jesus Pueyo.
Ekizpena: Khea Ziater.
Laguntzaileak: Teatro Arriaga.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

11/02/2027 19:30 h. Estreinaldi elebiduna (euskara/gaztelania)
12/02/2027 19:30 h. Estreinaldi gaztelainaz

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP