LIED ARRIAGAN – ESPACIO FOYER

ILKER ARCAYÜREK eta MALCOLM MARTINEAU

Schumann, poeta eta nobelagilea

Schumann abizena duen arratsaldi musikala, edertasunez, sakontasunez eta dramatismoz jantzia.

2025ko azaroaren 04a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Lied Arriagan zikloaren azken edizioan ere aritu zen Malcolm Martineau. Carnegie Hallen, New Yorkeko METen eta Londreseko Royal Opera Housen ohikoa den pianista bikaina gurera dator berriro. Oraingoan, Ilker Arcayürek tenore turkiarra izango du alboan. Abeslaria oraindik ez da oso ezaguna gure inguruan, baina nazioarteko zirkuituan dihardu jada. Nabarmentzekoak dira Arcayürek tenorearen fraseatze fina eta kontzertuen indar hunkigarria. Hugo Wolf Alemaniako akademiako Nazioarteko Kantu Lehiaketa irabazi zuen, eta finalista geratu zen 2015eko Cardiff Singer of the World lehiaketan; era berean, BBC Radio 3 irratiak New Generation Artist izendatu zuen.

Ilker Arcayürekek eta Malcolm Martineauk Clara eta Robert Schumannen lied-errepertorioa dakarte Arriagako musika-emanaldira. Juan March fundazioarekin lankidetzan antolatutako kontzertuaren egitarauan azpimarragarriak dira, batetik, Clararen Lieder, op. 12 lan eder, sakon eta dramatikoa, Rückert, Heine eta Geibelen hitzak dituena, eta, bestetik, Roberten Dichterliebe, op. 48, Heinrich Heineren poemetan oinarritutakoa; aldebikoa ez den maitasun-istorio bat kontatzen du, itxaropenetik bihozminera doazen emozioekin.

Madrilgo Juan March Fundazioarekin elkarlanean.


Taldea


Tenorra: Ilker Arcayürek.
Pianoa: Malcolm Martineau.

Saioak

04/11/2025 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP