IKIMILIKILIKLIK Vol.2
Ikuspegi berri bat, XXI. mendeko Ikimilikiliklik, duela 50 urteko esentzia galdu gabe.
Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta IKIMILIKILIKLIK izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten.
Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik. Abangoardiak 50 negu bete ditu, udaberriari begira igaro dituena. “Dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduko diogu. Jatorrizko Ikimilikiliklik bidekidekariarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna.
Taldea
Interpretatzaileak: Iñaki Salvador, Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro), Libe Kortazar, Intza Alkain, Itziar Garaluce.
Saioak
Prezioa
20€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Lorazaina: Loraldia.eus erosketa:
15€.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: