Dantza

ICELAND DANCE COMPANY: Romeo ❤️ Juliet

Musika: Sergei Prokofiev. Obra: Erna Ómarsdóttir eta Halla Ólafsdóttir

Dantza garaikidea, arte bisuala eta Prokofieven musika uztartu egiten dira ballet ikaragarri eder bat eraikitzeko.

2022ko maiatzaren 20tik 21ra

Iceland Dance Company Arriaga antzokian izango da berriro, izenburu karismatiko bat interpretatzeko: Romeo ❤ Juliet. Shakespeareren Romeo ❤ Juliet abiapuntu hartuta, Erna Ómarsdóttirrek eta Halla Ólafsdóttirrek konbinatu egin dituzte dantza garaikidea, arte bisuala eta Prokofieven musika. Lanak jatorrizko historia deseraiki eta aldi bereko narrazio-sare bat sortzen du, herri-kulturaren erreferentziak eta balletaren lengoaia uztartuta. Emaitza, ederra bezain ahaltsua, itzelezko amesgaiztoa da; odolez, maitasunez, ballet-exorzismoz, suz, dantzaz eta heriotzaz betetako mundu abstraktu bat. Romeo ❤ Juliet kontzientziaren hondarretan irristatzen da. Itsasorantz igotzen den ibai odoltsu bat bezala.

Romeo ❤ Juliet, Erna Ómarsdóttir eta Halla Ólafsdóttir zuzendarien koreografia duen dantza-lan ezaguna, Municheko Staatstheater am Gärtnerplatz balleteko dantzariekin elkarlanean sortu zen berez, eta 2018ko udazkenean estreinatu zen. Orain, lana garatu, egokitu eta birsortu egin da Iceland Dance Company-ko dantzariekin, zeinen birtuosismo eta indarra aski ezagunak baitira Bilboko publikoarentzat.

Ikuskizuna ez da gomendagarria 14 urtetik beherakoentzat.


Taldea


Zuzendari artistikoak eta koreografoak: Erna Ómarsdóttir & Halla Ólafsdóttir
Musika: Sergei Prokofiev & Skúli Sverrisson (Watching Water)
Prokofiev: London Symphony Orchestraren grabaketa. Zuzendari musikala: André Previn
Eszenografia: Chrisander Brun
Jantziak: Karen Briem eta Sunneva Ása Weishappel
Bideoa: Valdimir Jóhannsson, Erna Ómarsdórttir eta Hall Ólafsdóttir-ekin lankidetzan
Argiztapena: Fjölnir Gislason

Dantzariak: Ásgeir Helgi Magnússon, Charmene Pang, Emilía Benedikta Gísladóttir, Erna Gunnarsdóttir, Félix Urbina Alejandre, Saga Sigurðardóttir, Shota Inoue, Sigurður Andrean Sigurgeirsson, Una Björg Bjarnadóttir eta Védís Kjartansdóttir.

Saioak

20 - 19:30h.
21 - 19:00h.

Prezioa

18€ - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Dantzako profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

140 min.

TOP