Musikala

Iba en serio

Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko digu.

2016ko martxoaren 24tik 27ra

Hona hemen Jorge Javier Vázquez kazetari eta telebistako aurkezlearen antzerki debuta, Kiti Mánver -gure zinema onenaren ezinbesteko aurpegia eta antzerkiko izen handia-, lagun harturik egiten duena. Ikuskizuna Jorge Javier Vazquezen “La vida iba en serio” eleberrian oinarrituta dago, eta iaz “Miguel de Molina al desnudo” eskaini zigun bere ekoizpen-etxeak -Laboratorio de la Voz-ek- aurkezten digu.

“Iba en serio”, oroz gain, bizitzari egiten zaion gorazarrea da, musika-ikuskizun ausarta, Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, Julio Awaden musika zuzendaritzapean. Ikuskizun honetan Jorge Javier Vázquezek kontatuko dizkigu -edo, hobeto esanda- “kantatuko” dizkigu, bere bizitza pertsonal nola profesionalaren norabidea, bai eta bere izaera bera markatu duten pasadizo, gertakari, lagun eta etsaiak.

Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko digu: musika-koktel ñabar eta txinpartatsu bat, zeinaren helburu nagusia baita publikoa dibertitzea eta publikoari sinetsaraztea ezen, zernahi gertaturik ere, aurrera jo beharra dagoela. Izan ere, Chaplinek esan zuen bezala, bizitzaren kontu honetan entseguetarako lekurik ez dago. Horregatik, beraz, kanta ezazu, egizu dantza, negar, eta bizi instant bakoitza bete-betean, ze kontua benetan da —hots, kontua “Benetan zen”.


Taldea


Testuak eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio

Musika zuzendaria: Julio Awad.

Eszenografia: Ana Garay

Argiztapena: José Manuel Guerra

Soinu espazioa: Fran Gudee

Aktoreak: Jorge Javier Vázquez, Kiti Mánver, Víctor González, Alejandro Vera, Eduardo Morlans, Arantxa de Sarabia, Paco Pepe Martínez

 Produkzioa: Laboratorio de la Voz

Saioak

Prezioa

13-45 euro / Beherapenak

Iraupena

90 minutu

TOP