Familiako ikuskizun eder honek, kontzertuaren eta ipuin kontalariaren arteko erdibidean, koral eta musikaz lagundutako bi istorioz gozatzeko aukera ematen digu. Bi istorio musikal horiei esker, musikaren eta hitzen edertasunaz modu dibertigarrian gozatzeko aukera paregabea da.
HURKUS ERREMENTARIA
Hurkus errementari bakarti bat da. Basoan bizi da urruti dagoen etxe batean. Nahiko zatarra izan arren bihotz onekoa da. Mailu eta txinpartaz inguraturik bizi da Argos bere txakurra eta Perroket, bere loroaren laguntzarekin. Herriko jendeak esaten du Hurkus gaiztoa baino gaiztoagoa dela eta alfer hutsa. Iritzi zital hauek infernura iristen dira. Satanek Hurkus infernura ekarri ahal izateko deabru bat bidaltzea erabakitzen du, hain gaiztoa bada. Baina Hurkus tipo azkarra da.
ZER DUZU LAIKA
Bernardo Atxagak haurrentzako idatzitako erderazko testu batean oinarrituta Zer dago Laika? Astronomiari afinizionatua den neskatxo baten hausnarketa bat da: gauero neskak bere txakurtxoa ateratzen du txakurra kalera eta bere buruari galdetzen dio ea non ote dagoen Laika, Ilargira lehengo aldiz bidaitu zuen Errusiako txakurra. Bizitzari buruz eta bertan topatzen ditugun zailtasunei buruz hausnarketa eder bat.
Ikuskizuna euskaraz
Familia ikuskizuna. Gomendatutako adina: 8 urtetik aurrera
Taldea
Musika eta Zuzendaritza: David Azurza
Testuak: Joxemari Iturralde (Hurkus); Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralderen itzulpenean (Laika)
Narratzaileak: Andoni Aleman y Miren Lourdes Mitxelena
Abesbatza: Gernikako Gaudeamus korala
Instrumentistak: Kuraia Ensemble
Zuzendari artistikoa: María Eugenia Luc
Flauta: Pedro Vela
Klarinetea: Sergio Barranco
Tronpeta: Nicolás Zubia
Akordeoia: María Zubimendi
Biolontxeloa: Belén Fernández
Perkusioak: Gorka Catediano
Saioak
29 - 19:30.
Prezioa
11 - 16€
Menores de 15 años 11 €Mayores de 15 años 16 €
Iraupena
20 + 35 min.