Aktore zahar bi, Nicéforo eta Semíramis, bikote direnak bai bizitza errealean eta bai oholtza gainean, irudizko azken emanaldia ari dira ospatzen irudizko pertsonaiekin: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski…. eta horrela ia ehun pertsonaiaraino. Eurekin bizi dira, elkarrekin hitz egiten dute, elkarri erreprotxu egin diote eta galdekatu egiten dituzte Azken Emanaldia ospatu baino lehen.
Bi pailazo serio, bi komiko berek hala nahi ez badute ere, antzokiko eta bizitzako bi lagun, txeratsuak, krudelak, harrigarriak eta antzezpen zeremoniatsu eta ezusteko horrek, alegia bizitzak, harrituak…biak oholtza gainean.
Tadeus Wolsky-k zuzendua eta aktore bikain bik interpretatua -Ramón Bareak eta Itziar Lazkanok-, “Hoy, última función”
antzerkiaren maitasun ereserki sutsu bat da.
Taldea
Interpreteak: Itziar Lazkano, Ramón Barea
Argiztapena: Iñaki García
Eszenografia: José Ibarrola
Jantziak: Enriqueta Vega eta Fernando Arzuaga
Soinu espazioa: Ángela Magaña
Zuzendaritzako laguntzaileak: Felipe Loza eta María Lempicka
Zuzendaria: Tadeus Wolsky
Produkzioa: Pabellón Nº6
Saioak
Prezioa
8 eta 12 euro / Beherapenak