ANTZERKIA- AGERTOKI IREKIA

Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan…arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean.

Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da PATIOA: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz.

Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatutako Nuevas dramaturgias – Antzerkigintza berriak ekimenaren markoan hautatutako proiektua.


Taldea


Egile eta Zuzendaria: María Goiricelaya

Itzulpena: Patxo Tellería

Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza

Aktoreak: Iñake Irastorza, Nagore González, Josune Vélez de Mendizábal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martínez, Egoitz Sánchez

Argiztapen diseinua: David Alkorta

Ikus entzunezkoak: Estudio Gheada

Musika eta soinua: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Idoia Merodio

Eszenografia: Eskenagorri

Ekoizpena: Pez Limbo

Saioak

26:19:30  Euskeraz

27 : 19:30 h. Gastelaniaz

Prezioa

18 €

Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Iraupena

80 minutu

TOP