Gutxien esperotako une eta lekuetan, baldintzarik eskasenetan eta tokirik sinesgaitzenetan, aurreikuspen guztien kontra sortzen dira sarri fruiturik gozoenak. Natura jakintsu baita. Halatsu gertatzen da kantekin ere: estilo gurutzaketa, bertsio eta desbideraketa, hots eta hitz nahasketa… Poema edo ez poema, testurik ezustekoenak eta bitxienak bihur litezke kantagarri.

Bide maiztuetatik aparte eta Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, abesti orijinal zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma dakarte Maite Larburuk eta Harkaitz Canok.

 

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ

 

Foyer espazioa

Bilboko Udaleko Euskara Arloarekin elkarlanean

 

Saioak

19:30 

Prezioa

15 euro /beherapenak /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 12 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
TOP