Antzerkia

Hamlet

“Hamlet” lanaren bertsio berri bat, aldi honetan Miguel del Arcok prestatua.

2016ko apirilaren 22tik 24ra

Hona hemen “Hamlet” lanaren bertsio berri bat, aldi honetan Miguel del Arcok prestatua, gure antzerki munduko izen ospetsuenetako bat bera, dagoeneko hainbat lan taularatu dituena -“La violación de Lucrecia”, Juicio a una zorra” edo “Misántropo”-, eta Arriaga Antzokiaren “De ratones y hombres” koprodukzioa estreinatu zuena.

“Hamlet taularatzea gauza suizida bat da, baina hori ez da oso abiapuntu txarra niretzat, kamikaze hutsa bainaiz, ezta Danimarkako Printzearentzat ere, heriotzaren galdez ari baita sufrimenduarekin bukatzeko irtenbide bezala. Alta, Harold Bloom-ek dioen bezala, Hamletek badu “adimen bat hain indartsua non bere baitan jarrera, balore eta iritzi kontrajarrienak egon baitaitezke koherentzia ezertan galdu gabe”. Izan eta ez izan, biak aldi berean, eta hain modu mugagabean nola berak pentsa baitezake bere burua: “kontzientzia mugagabe baten ametsa”.

Poema mugagabe bat, beraz, eta poemaren barruan pertsona mugagabe bat espazio mental hutsa baizik ez den taulatu batean. Ixo. Pentsatzen jarraitzen badut beharbada ezingo dut aurrera jarraitu… Edo, beharbada, aurrera jarraituko dut baina ez dut izango pentsatzeko ahalmenik. Kontraesana hasi baino ez da egin. Neure egiten dut Nietzscheren esaldia: Gezurta ezazu zeure burua! Bizitzeko beharrezkoa da zatituta egotea.” Miguel del Arco

 

 

 


Taldea


Moldatzaile eta eta zuzendaria: Miguel del Arco
Eszenografia: Eduardo Moreno
Argiak: Juanjo LLorens
Jantziak: Ana López
Soinua: Sandra Vicente
Musika: Arnau Vilà
Bideoa: Joan Rodón
Aktoreak: Israel Elejalde (Hamlet), Ana Wagener (Gertrudis), Ángela Cremonte (Ofelia) José Luis Martínez (Polonio / Enterrador 1 / Osric), Cristóbal Suárez (Laertes / Rosencrantz / Fortinbrás), Jorge Kent (Horacio / Guildestern / Reynaldo / Enterrador 2), Daniel Freire (Claudio)
Produkzioa: Aitor Tejada eta Jordi Buxó

Saioak

Apirilaren 22tik 24ra

Prezioa

8,50-25 euro / Beherapenekin

TOP