Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.

Monteverdik zortzi madrigal bilduma edo liburu argitaratu zituen, eta 2017 honetan horietatik guztietatik lehen laurak interpretatuko dira, era ezberdinetan, bere jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko. Monteverdik modu perfektuan uztartzen ditu harmoniak eta disonantziak, fintasunez eta iradokizunez betetako lanak osatuz.

 

“Primo Libro dei Madrigali a cinque voci” liburua 1587an argitaratu zen, Monteverdik 19 urte baino ez zituenean. Liburu honetako madrigalak Errenazimenduko musikaren estilo polifoniko bereizgarrian konposatuta daude.
Konposatzaileak sortutako harmoniek bat egiten dute desio sotilenekin eta pasio lurtarrenekin, kolorez eta sotiltasunez betetako soinu paisaia aberats eta oparoa sortuz. Bere hizkera ozen iradokitzaileak paregabeko ñabardura sotil mordo
bat marrazten du ikuslearengan.


Taldea


Grupo Vocal Kea

Musika zuzendaritza: Enrique Azurza

Saioak

Martxoak 1. 20:00h.

Prezioa

15 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: 12 euro

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP