Zirku

Gran reserva

RHUM & CIA

Erritmo biziko festa handia, gourmet mokofinenentzako ikuskizuna, pailazoen aldeko brindisa!

2021ko otsailaren 20tik 21ra

Rhum & Cia pailazo-konpainia «ezegonkorra» antzerki-fenomeno bilakatu da: 6 urtean 4 ikuskizun egin ditu eta sekulako arrakasta lortu du ikus-entzuleen eta kritikarien artean. Artista-errepoker bat osatzen dute. Badakite publikoa nola limurtu; liluratu egiten dute pista karismatikoan gertatzen diren istorio surrealistekin.

Gran Reserva lanik berrienean, azken urteetako uztarik onenetako umore barregarria bildu dute. Festa handi amaiezina, zoroa eta erritmo bizikoa. Konpainiaren ibilbideko unerik onenak eta beste berri batzuk aurkituko ditugu bertan. Musika-tresna ugari jotzen dituzten pailazo bikain hauek umorea, ukitu ganberroa, magia eta musika uztartzen dituzte; baina, Gran Reserva proposamenean ez dira samurtasuna eta emozioa ere falta.


Taldea


Egiletza eta zuzendaritza: Rhum & Cia.
Antzezleak: Joan Arqué, Roger Julià, Mauro Paganini, Jonathan Aleman, Pepino Pascual.
Zuzendaritza musikala: Pep Pascual.
Musika-konposizioa: Pep Pascual, Mauro Paganini.
Eszenografia: Rhum & Cia.
Zuzendaritza teknikoa: Xavi Xipell “Xipi”.
Errejidorea: Lluc Armengol.
Argiztapenaren diseinua: Quico Gutiérrez / Alfons Mas.
Soinuaren diseinua: Marc Santa.

Saioak

20 - 19:00h.
21 - 19:00h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP