Antzerkia

GIGANTE

Mark Rosenblatt

Zer aukeratuko du publikoki barkamena eskatzea ala bere jarrerari tinko eustea?

2026ko apirilaren 30tik, maiatzaren 03ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

1983ko uda. Roald Dahl idazle ingeles ospetsuak bere azken liburuaren probak gainbegiratzen ditu, inprimategian sartu aurretik. Baina, duela gutxi argitaratu duen artikulu antisemitak eragindako eskandaluak zurrunbiloaren begian jarri du, eta zurrunbiloak ez du laster baretuko den itxurarik. Bere landetxean, bere ingurune pribatuko pertsonek eta argitaletxeen munduko beste batzuek lagunduta, bi hauen artean aukeratu beharko du: publikoki barkamena eskatzea ala bere jarrerari tinko eustea, bere ospea eta izen ona arriskuan jarriz.

Benetako gertakarietan oinarrituta dagoen Mark Rosenblatten lan honek artista karismatikoaren erretratu poliedrikoa eskaintzen du, eta, umorez betetako ateraldiekin, iritzi haztatuaren eta erretorikarik arriskutsuenaren arteko aldea aztertzen du.


Taldea


Egilea: Mark Rosenblatt.
Itzulpena: Joan Sellent.
Zuzendaritza: Josep Maria Mestres.
Antzezleak: José María Pou, Victòria Pagès, Xavier Ricart, Clàudia Benito, Aida Llop, Enric Arquimbau.
Eszenografia: Sebastià Brosa.
Jantziak: Nidia Tusal.
Argiztapena: Ignasi Camprodon.
Soinu-espazioa: Jordi Bonet.
Karakterizazioa: Toni Santos.
Koprodukzioa: Teatre Romea, Grec 2025 Festival de Barcelona.

Saioak

30/04/2026 19:30 h.
01/05/2026 19:30 h.
02/05/2026 19:00 h.
03/05/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP