GESUALDO WC STATION
Tren-geltoki bateko komun batean, mendeak zeharkatzen dituen drama bat hedatzen da.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Denboran ahantzitako tren-geltoki bateko komun batean —ispiluak, kabinak, komun-ontziak, azulejuak, argiak dir-dirka— mendeak zeharkatzen dituen drama bat hedatzen da. Bost ahotsek durundi egiten dute ilunantzean, a capella, Carlo Gesualdoren lehen eta bigarren liburuetako madrigalak hobitik ateraz. Nota bakoitzak, harmonia hautsi bakoitzak, musikagilearen tragedia biziberritzen du: jelosiak, traizioa, erailketa. Bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak eta arimak joan-etorrian, jendetza batetik bestera…, eta hautatuek atea zeharkatzen dute, krimen izugarriaren agertokira sartzeko. Gesualdoren istorioa lau pertsonaien eskutik hasten da taupaka, espazio goibel honetan, eta musika aitortza bilakatzen da, eta odola, memoria ezabaezin.
Alex Gerediagak eta bere talde artistikoak Gesualdoren madrigalak eszenaratu eta irudikatzeko erronkari heltzen diote. Gesualdoren errepertorioan adituak diren Basileako Voces suaves taldeak lagunduta, proposamen antzemangarria garatuko dute; antzemangarria, bere ildo estetikoagatik zein narratiba zinematografikoagatik.
Carlo Gesualdoren musikarekin (1560-1613)
Taldea
Antzezleak: Arrate Etxebarria, Txubio Fdez. de Jáuregui, Sandra Fdez. Aguirre, Aitor Borobia.
Ahots-taldea: Voces Suaves.
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Argiztapena: Oier Ituarte.
Bideoak: Jesús Pueyo.
Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
Soinua: Ibon Aguirre.
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Saioak
12/04/2026 19:00 h.
Prezioa
19 - 36€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: