Loraldia Festibala

GERNIKA

Aukeran Dantza Konpainia

Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea memoria, emozioa eta egia transmititzeko.

2027ko martxoaren 06a

Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrenean, Loraldia Festibala gertakari tragiko horren oihartzun izango da eta memoria kolektiboko ariketa bat proposatuko du kultur ekintzaren bidez. Testuinguru horretan, Aukeran Dantza Konpainiak Gernika aurkeztuko du Arriaga Antzokian: 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketatik abiatzen den pieza, memoria kolektiboa, mina eta berpizkundea oholtzara eramaten dituena dantzaren bidez.

Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira gertatutakoa kontatzera: hondamendiaren aurretik nolakoa zen haien bizitza, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, eta nola oroimenaren bitartez berriz jaio daitekeen. Ez da kontakizun historiko lineal bat, baizik eta bidaia sentsorial eta emozional bat, argitik iluntasunera, egunerokotasunetik suntsipenera eta dolutik erresistentziara.

Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartuz, argiak, musikak eta irudiak mihise bizidun bat sortzen dute eszenan. Gernika ez da iraganari buruzko obra hutsa: ez ahazteko deia da, eta dantza memoria, emozioa eta egia transmititzeko tresna indartsua izan daitekeela erakusten duen ikuskizuna.


Taldea


Zuzendaria eta koreografoa: Edu Muruamendiaraz.
Gidoia eta eszena zuzendaritza: J.A. Vitoria, Garbi Losada.
Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi.
Musika originala: Aitor Amezaga.
Argiztapen diseinua: Carlos Solano.
Jantzien diseinua: Oscar Armendariz.
Soinua: Xanpe.
Dantzariak: Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Laida Egaña, Kimetz Cabanillas.
Aktoresa: Loli Astoreka.
Ahotsa: Alaitz Ormazabal.
Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia.

Saioak

06/03/2027 19:00 h.
TOP